Mendilagunek deiadar-mendien eta batzar-etxeen erronka prestatu du

E.H.

Mendilagunak, 2025eko irteera batean, Arietzu aldean. DURANGALDEKO AEK

Azaroaren 22tik ekainaren 27ra arte bederatzi mendi irteera antolatu dituzte Bizkaiko deiadar mendietara eta batzar etxeetara. Gerediagara egingo dute lehenengo txangoa.

Durangaldeko Berbalagunek mendi erronka bat prestatu du eskualdeko mendizaleentzat eta euskara praktikatu gura dutenentzat. Bederatzi jardunaldiko mendi-erronka da, Bizkaiko deiadar-mendiak eta batzar etxeak ezagutzeko txango-sorta. Bertan, mendizaletasuna, euskara, kultura eta historia batuko dituzte. 

Honako irteera hauek programatu dituzte:

  • Azaroaren 22a: Gerediaga
  • Abenduaren 19a: Gernika
  • Urtarrilaren 24a: Sollube
  • Otsailaren 21a: Avellanedako batzar-etxea
  • Martxoaren 21a: Oiz (Berrizko Amaraune mendi taldearen laguntzagaz)
  • Apirilaren 18a: Ganekogorta (Elorrioko Erdella mendi taldearen laguntzagaz)
  • Maiatzaren 23a: Kolitza
  • Ekainaren 6a: Deiadar mendien eguna (Durangoko Alpino Tabira mendi taldearen eskutik)
  • Ekainaren 27a: Azken txangoa eta bazkaria

AEKko antolatzaileek iragarri dutenez, irteera bakoitzak bere deialdi propioa izango du.

Lehen txangoa, Gerediaga

Mendilagunek azaroaren 22rako programatu du lehenengo irteera, eskualdean bertan. Txangolariek 13 kilometroko ibilaldia egingo dute eskualdeko herrietan barrena. 9:00etan, Durangoko Santa Anako arkupetik hasiko dute bidea, oinez, eta Astola, Gerediaga, Garai eta Durango lotuko dituzte. Txangoaren iraupena lau-bost kilometrokoa izango dela kalkulatu dute.

Izen emateak 639400786 telefonoan egin behar dira. Parte hartzaileek ura, hamaiketakoa eta arropa egokia eraman beharko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!