Badira izan 25

Erabiltzailearen aurpegia Jasone Agirre Garitaonandia

Pinondon eginiko batzar hura, denok batuko gintuen izena aukeratu genuenekoa, edota atzetik etorri ziren beste guztiak. Durangaldea, batu, sendotu.

Lantaldea sortu, osatu, ibilian hasi. Dirua, laguntzak, soldatak, publizitatea. Ekin, egin, landu.

Informatu, entretenitu, pertsonak ezagutu. Gertutasuna, konfiantza, egiteko era. Lehen aleko argazkia, sutondoa, etxeko bata. Zuri-beltza. Banatu, etxean jaso. Astero. Sasoi berriak, lagun berriak. Kolorea, kalitatea. Idatzitako zutabeak, irakurritakoak, amari eskainitakoa.

Barikuero noiz helduko zain, goitik behera irakurtzeko gosez egoten zen Natalia, gazterik, gazteegi joan zena. Minak, pozak.

Hor ekinean astero-astero, egunero, uneoro, egon izan direnak, daudenak, eta egongo direnak. Bertatik bertara eta beti aurrera, indarraz, inteligentziaz. Kideak, lagunak.

Urteetan egindako lana goresten dutenak, baina baita kritikatzen dutenak ere. Zer ikasi, zer ibili, beti dago zereginik. Bidea.

Herritik sortua eta herriarentzat, eta beti euskaraz. Bihotza eta burua.

Horixe dena da niretzat, baina askoz gehiago ere bada, norberarena delako eta inorena ez delako.

Dagoeneko urte asko dira, edo agian ez dira hainbeste.

Anboto, geure Anboto. 25 urte geure bizitzaren parte. 

Zorionak danoi!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!