"Injustizia kasu argi bat iruditu zait, probokazio puntu bategaz"

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2018ko eka. 30a, 11:00

Marisa Barrenak, Andereak elkarteko kidea, sanferminetako talde bortxaketaren egileak aske uzteko erabakiaren inguruko iritzia plazaratu du.

'La Manada'koak fidantzapean aske uztearen albisteak amorrua eta haserrea sortu dizkit. Injustizia kasu argi bat iruditu zait, probokazio puntu bategaz Iruñeko jai bezperetan. Zorionez, herritarren erantzuna berehalakoa izan da gure inguruan, Madrilen, Galizian zein Sevillan. Sentsibilizazioa gehitzen doan seinale; hasi ginenean baino askoz gehiago gara.

Hala ere, mobilizazioez gainera, sistema patriarkal zapaltzaile hau aldatzeko modua bilatu behar dugu, hezkuntzatik hasita. Gazteek pornotik haratagoko sexu heziketa jaso dezaten. Horrez gain, ondo legoke, Iruñean bezala, udalek eta mugimendu feministek, elkarlanean, sexu erasoei aurre egiteko estrategiak diseinatzea eta martxan jartzea. Justiziaren arloan, berriz, azterketa sakona behar da legeen balio matxistak aldatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!