Erabaki honek argi uzten du sistema judizialak ez duela emakumeon segurtasuna lehentasunez hartzen. Baina hau beste kasu bat besterik ez da, egunero sufritzen dugun indarkeria guztiaren aurkako borrokan kokatzen duguna.
Hala eta guztiz ere, ez dugu borroka feminista diskurtso punitibistak indartzeko erabiltzerik nahi. Jendarte feminista bat eraikitzeko etorri da Euskal Herriko mugimendu feminista.
Gainera, garrantzia eman nahi diogu erasoa jasan duen emakumeari, protokoloetan azken aldi honetan bereziki lantzen ari garen kontua da hau. Zein erantzun eman behar zaio bortxatu egin duten emakume bati? Eta, are gehiago, justiziak emakumearen hitza kontuan hartu ez duenean?
Horregatik, instituzioek apustu ausarta egin beharko lukete, eta logika patriarkarragaz hausteko konpromisoa hartu.