Kasu honetako bortxatzaileak kaleratzeko marko legala existitzea larria iruditzen zait. Batez ere bere ondorioak: emakumeoi beldurra emateko saiakerak, gure hitza dudan jartzen jarraitzeko legitimazioa, libreki mugitzeko onezpen eza, bortxatzeko "barra libre" moduan ulertzea... Gainera, sententzia, sexu harremanei onespena ematean ala ez ematean oinarritzea ideologia matxistaren isla da; kontsentitzea eta desiratzea ez da gauza bera, baina jendarte patriarkal honek ez du hori onartzen. Bai esaten ez bada, ezetz da! Emakumeoi desiatzea ukatu egiten zaigu hainbat jazarpenen bitartez, eta oso kezkagarria da gizonezko batzuek botere harreman desorekatuak desiratzea eta horregaz gozatzea. Jaiak jendartearen isla dira eta edozelan harremantzeko gune bilakatzen dira sarri; gero eta zabalagoa den Mugimendu Feministak aldarrikatzen duen autodefentsa feminista eta jai ereduen eraldaketatik etorriko da emakumeok libreki eta desio dugun bezala gozatzeko aukera