Fundifeseko langileek lurrak berkalifikatzeko eskatu dute udalbatzarrean

Anboto 2010ko ots. 26a, 11:03
Fundifeseko langile izandako 60 bat lagunek udalbatzarra bete zuten eguenean. Jesus Mari Vicentek, langileen ordezkari legez, berriro eskatu zuen Fundifeseko lurren berkalifikazioa eta alkateari \'hartutako konpromisoak ez betetzea\' leporatu zion. Durangoko EAJk, gaur eskainitako prentsaurrekoan, \'errefusatu\' egin du atzo plenoan langileen bozeramaileak izan zuen jokabidea

Fundifeseko langile izandako 60 bat lagunek udalbatzarra bete zuten eguenean. Jesus Mari Vicentek, langileen ordezkari legez, berriro eskatu zuen Fundifeseko lurren berkalifikazioa eta alkateari "hartutako konpromisoak ez betetzea" leporatu zion. Durangoko EAJk, gaur eskainitako prentsaurrekoan, "errefusatu" egin du atzo plenoan langileen bozeramaileak izan zuen jokabidea. Vicenteren esanetan, "abenduan sindikatu batek Udalari jakinarazi zion, sindikatuari zegokionez, lurzatia berkalifikatzeko baldintza guztiak ematen zirela". Harrezkero, hile bi joan dira eta "hartutako konpromisoa ez da bete".Egoerak hainbat familiarengan duen eragina gogoratu zuen: "Familia askok langabeziko prestaziorik ere ez dute dagoeneko. Noiz arte iraungo du egoera honek? Noiz arte egingo duzu entzungorrarena?", galdetu zion Aitziber Irigorasi. Amaitzeko zera gaineratu zuen: "Egoeraren berri jakin barik jarrrera bat hartzea zaila da, beraz beste alderdei ez diet posizionatzeko eskatzen. Alkateari bakarrik eskatzen diok jarrera bat har dezan. Nigaz batzarra izan zenuen eta badakizu konpromiso bat zegoela". [imgd]http://www.anboto.org/images/7100/7150/1.jpg[/imgd]

EAJren adierazpena

Durangoko EAJk "errefusatu" egin du atzo plenoan langileen bozeramaileak izan zuen jokabidea. Nerea Urien, Durangoko EAJko lehendakariak prentsaurrean azaldu duenez, "Durangoko Uri Buru Batzarra eta EAJ bera elkarrizketarako irekia dago-eta". Nerea Urien Durangoko EAJko lehendakariak aipatu duenez, "EAJk bideragarri ikusten du Fundiféseko langileek proposatzen duten enpresaren lurren birkalifikazioa egitea, beti ere eraikitzeko dentsitatea murrizten badute", izan ere, langileek "Tabirak duen dentsitatea baino 3 bider gehiago eskatzen dute"; "1, 21m2/m2" hain zuzen ere. Egoera honen inguruan, Nerea Urien Durangoko EAJko lehendakariak esan duenez, "elkarlanean gabiltza" eta "lanean jarraituko dugu". Prentsaurrean azaldu dute, "langileei elkartasuna adierazi eta irtenbideak bilatzea" dutela helburu. Aitziber Irigoras, Durangoko alkateak adierazi duenez, "2008an Fundifés enpresa itxi zenetik langileak bizi duten egoeraz jabetzen gara" eta horrez gain "langile hauen egoera areagotu egiten da gaur egungo krisialdi ekonomikoarekin, gainera krisiak eskualdean gogor jo du". Beraz, alkateak aipatu duenez, "saiatuko gara zelan edoa halan legeak aurreikusten duen esparruan, Fundifes enpresako 28 langile ohien egoerari irtenbideak topatzen beste kasu batzuetan egin dugun bezala eta egiten jarraituko dugun bezala".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!