Andereak-ek udal berriari indarkeria matxistaren kontrako ekintzak exijitu dizkio

Anboto 2011ko eka. 24a, 12:25

Herrian indarkeria mota horregatik bi hildako egon direla gogoratu du, eta hori \'marka makabroa\' dela adierazi du Andreak-ek, komunikabideetara bidalitako ohar baten bidez.

Herrian indarkeria mota horregatik bi hildako egon direla gogoratu du, eta hori "marka makabroa" dela adierazi du Andreak-ek, komunikabideetara bidalitako ohar baten bidez.

 

Fundifesen egondako heriotzaren ostean, "gizartearen berreziketan" behar egiteko premia nabarmendu du Andereak indarkeri matxistaren kontrako elkarteak. Ohar baten bidez, gogor salatu du Durangon izan den azken hilketa, eta erakunde eta alderdi politikoei "batez ere gazteen arloan" gizarteak berreziketa bat behar duela nabarmendu du Andreak-ek: "esperientziak dioskunez, indarkeri patroiak belaunaldiz belaunaldi errepikatzen dabiltza".

 

Durangon indarkeria matxistagatik bi emakume hil direla gogoratu du Andereak elkarteak; Ofelia Hernández eta Jone. Hori "herri gutxik duten marka makabroa da" elkarteak salatu duenez. "Gizarte arloko aurrerapenek ez dute ezertarako balio indarkeria matxista zerbait natural eta garrantzia gutxikoa bezala ikusten bada", gaineratu dute oharrean.

 

Udal arduradunei eskatu diete aurrekontuetan egingo dituzten murrizketek ez diezaietela eragin udaleko berdintasun politikei. Parekidetasuna lantzeko aurrekontua handitzea beharrezko ikusten du Andereak-ek. 

 

Asteleheneko elkarretaratzea
Datorren astelehenean 20:00etan udaletxe aurrean egingo den elkarretaratzerako deia egin dute Andereaketik. Andra Marian eguenero Bilgune Feministak egiten dituen elkarretaratzeetan, berriz, geldialdi bat egingo dutela informatu dute, irailera arte.

 

Abadiñoko udalbatzarraren adierazpena
Abadiño udalak bidalitako ohar batean jakinarazi dutenez, "Abadiñoko Udalbatzak bere doluminak adierazi ditu heriotza horregaitik". Jose Luis Navarroren esanetan, "emakumeen aurkako indarkeriaren kontra borrokatzea  gizarte osoaren zeregina da."  Era berean,  euren gaitzespena  adierazi dezaten dei egiten die herritarrei Durangoko Udaletxearen aurrean ekainaren 27an egingo den kontzentraziora joateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!