Martitzenean atxilotu zuten gizona, leihotik jausitako emakumearen heriotzagaz zerikusia izan zezakeelakoan. Epailearen aurrean berba egin zuen atzo, eta horrek kartzelara bidaltzea erabaki zuen.
Hilaren 16an izan zen jazoera. Fundifeseko bulegoak zeuden lekutik, bigarren pisu batetik, jausi zen emakumea, eta larri zauritu eta ordu batzutara hil egin zen. Heriotza ikertzerako orduan, Ertzaintzak hildakoaren bikotekidea atxilotu zuen, eta atzo Durangoko 4. Instrukzio Epaitegian deklaratu zuen. Epaileak gizona kartzelaratzea erabaki du.
Durangoko Udalak atzo urgentziazko osoko bilkura egin zuen genero indarkeriaren kontrako adierazpena egiteko. Datorren astelehenerako elkarretaratzea deitu du udalak udaletxe aurrean, 20:00etan.