Gose Greba utzi zuen Vicentek

Anboto 2010ko urt. 4a, 14:04

Abenduaren 21ean hasi zuen protesta Fundifés enpresako langile ohiak, eta greba utzi behar izan zuen medikuaren aginduz.

Abenduaren 21ean hasi zuen protesta Fundifés enpresako langile ohiak, eta greba utzi behar izan zuen medikuaren aginduz. Jesus Mari Vicente (Basauri, 1948) USO sindikatuko kidea izateaz gainera Fundifés enpresako langilea izan da. Enpresa itxi ondoren, langileei irtenbiderik justuena emateko plana egituratu zuten berak, gainerako sindikatuek eta langileek elkarlanean. Neurri nagusienak enpresak hartzen dituen 16.000 metro karratuak birkalifikatzea eskatzen zuen. Durangoko Udalak gehiegizkotzat jo zuen eskatutakoa. Horregatik gose greba hasi zuen abenduaren 21ean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!