Fundifeseko 40 bat langile ohik udalbatzar aretoa bete zuten atzo. Jesus Mari Vicentek, langileen ordezkari legez, Fundifeseko lurrak berkalifikatzeko eskatu zuen berriro eta erantzun bat jaso arte ez zirela irtengo esan zion Aitziber Irigoras alkateari. Honek ez zien erantzunik eman eta hainbat langilek udaletxeko udalbatzar aretoan eman dute gaua.

2010eko aurrekontuen gaineko eztabaida amaitu ondoren, Jesus Mari Vicentek hartu zuen hitza, Fudifeseko langileen ordezkari moduan, eta langile ohi askori langabeziako laguntza amaitu zaiela gogoratu zuen eta alkateak \"hedabideetan erakusten duen solidaritatea\" ez dela \"praktikan ematen\" salatu zuen. Gogoratu zuenez, bere sasoian egindako batzar batean egoerari \"abenduan irteera bat emateko konpromisoa hartu zuen eta oraindik ez da ezer egin\".
Ordura arte, langileen aldetik egoerari irtenbide baketsua emateko ahal zuten guztia egin zutela adierazi zuen, baina egindako promesak beteko dituen edo ez jakin barik ez zirela udalbatzarretik irtengo aurreratu zuen: \"Konpromisoak beteko dituzun jakin nahi dugu eta hala bada, noiz izango den. Hori jakin arte ez gara hemendik joango\".
Aitziber Irigoras alkateak ez zuen erantzun, ezta udalbatzar areto husteko agindurik eman ere. Beraz, hainbat langilek udalbatzar aretoan eman dute gaua.
Otsaileko udalbatzarrean ere Fundifeseko 40 bat langile batu ziren eta orduan ere Jesus Mari Vicenetek eskaera berdinak mahaia gaineratu zituen
[img]http://www.anboto.org/images/7200/7215/1.jpg[/img]