[ZERRENDA]: Zeintzuk izan dira 2024 honetako albisterik irakurrienak?

Anboto 2024ko abe. 30a, 08:56

2024an anboto.org webgunean milaka albiste idatzi ditugu. Hauek dira urteko hamar albiste ikusienak.

Urtarrilaren 27an Andoni Iruarrizaga EAJko zinegotzi ohia hil egin zen, korrika ari zela ondoezik sentitu ostean. Iruarrizaga oso  kirolaria zen, hainbat maratoi egindakoa.  Berlineko, Londresko eta New Yorkeko maratoiak eginda zituen, besteak beste. 

Iruarrizaga EAJko militantea izan zen eta 2011-2015 legegintzaldian Durangon zinegotzi izan zen, Aitziber Irigoras alkate zela. Legealdi horretan, Kultura eta Hezkuntzako batzordeko burua izan zen.

Albistea: LOTURA HEMEN

Martxoaren 14an irten zen Irundik 23. Korrika eta Durangaldetik birritan pasa zen. Martxoaren 20an Zaldibarretik eta Mallabitik eta martxoaren 22an eskualdeko gainontzeko herrietatik. 

Albistea: LOTURA HEMEN

Ertzaintzak pertsona bana atxilotu zituen martxoan Zornotzan eta Durangon. Lehenengoa, pakete-banatzaile baten furgoneta lapurtzea egotzita. Bigarren atxilotua banatzailea bera izan zen. Agenteek drogaz beteriko 19 zakutxo topatu zituen bere furgonetan. 

Albistea: LOTURA HEMEN

Egoitz Esturo dantzari durangarra eta bere bikotea azaroan ezkondu ziren. Ezkontzak ezohiko irudi ederrak utzi zituen Durangoko kaleetan. Kriskitin eta Arin-arin dantza taldeetako dantzariak kaxarranka gainean egin zuen bere ezkontidearenganako bidea, Barrenkaletik udaletxeko plazaraino. 

Bideoa: LOTURA HEMEN

Eduardo Larrea Zornotzako Billiken paper eta liburu-denda mitikoko dendaria urriaren 8an hil zen. Larreak herritarren iruditegi kolektiboan miresmen bezainbeste sinpatia sortu zuen. Eduardok Kontxi arrebagaz batera 1973-1974an Billiken liburu-denda zabaldu zuen eta Zornotzako erdiguneko denda jabeagaz batera amatatu zen.

Albistea: LOTURA HEMEN

Ekainaren 3an ikasleak zeramatzan autobus batek su hartu zuen Urkiolako mendatean. Hainbat orduz mendatea itxita egon zen. Ezbeharraren ondorioz ez zen inor zauritu. 

Albistea: LOTURA HEMEN

Martxoaren 17an hil zen Jose Luis Zarrabeitia 'Urtain' atabalari abadiñarra, 73 urtegan. 'Urtain' pertsona maitatua izan zen dantzaren munduan. Umetan hasi zen atabala jotzen, eta 12 urtegaz bazebilen plazarik plaza. Azkenengo urteetan Durangoko, Iurretako eta Abadiñoko txistulariekin jardun zuen. 

2023ko urrian Jaizale txistulari elkarteak omenaldi hunkigarria egin zion Abadiñoko atabalariari.

Albista: LOTURA HEMEN

Durangoko jaietako bigarren asteburuan kolorez janzten da Durango. Herritarrak mozorrotuta irtetzen dira eta herriko kaleetan mozorro irudimentsuak ikusteko aukera egoten da. 

Argazki galeria: LOTURA HEMEN

Mendizaleak diren sei bat durangarren ekimenari esker aurten mendi lasterketa bat izan da Mañarian, Mañaritik Atxetara. Proba Euskal Herriko probarik gogorrena izan da eta lasterketa bi izan ditu: 42 eta 22 kilometroko bana. 

Albistea: LOTURA HEMEN

Durangoko jaiak baino lehen, herriko tabernetan substantzia arriskutsuekin intoxikatutako ustezko kasuei buruzko ohartarazpen bat zuen mezu bat zabaldu zen sare sozialetan. Durangoko Udalak herritarrei jakinarezpen ohar bat bidali zien, "informazio hori faltsua da eta iturri ofizial batek ere ez du baieztatu". 

Albistea: LOTURA HEMEN

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!