Jose Luis Zarrabeitia 'Urtain' hil da, 73 urtegaz. 'Urtain' pertsona maitatua izan da dantzaren munduan. Umetan hasi zen atabala jotzen, eta 12 urtegaz bazebilen plazarik plaza. Azkenengo urteetan Durangoko, Iurretako eta Abadiñoko txistulariekin jardun zuen.
Joan zen urrian Jaizale txistulari elkarteak omenaldi hunkigarria egin zion Abadiñoko atabalariari. Durangaldeko txistulariak bertan egon ziren eta txistu eta atabal doinuak nagusi izan ziren.