Durangaldeko herrietako laguntza sareei buruzko oinarrizko informazioa

Anboto 2020ko mar. 16a, 19:00

Durangaldeko herrietan boluntario sareak sortu dira behar dutenei laguntzeko.

ABADIÑO

Abadiñoko gazte talde batek boluntario sarea osatu du. Eskaerak egiteko bi telefono ipini dituzte: 655 712 433 eta 662 586 190. 10:00etatik 14:00etara hartuko dituzte eskariak. Boluntario sarean izena eman gura dutenentzat beste telefono bat ipini dute eskura: 685 709 347.

Abadiñoko Udalak telefono zenbaki bi jarri ditu martxan (94 466 94 30 eta 688 679 414), nahi duten herritarrek bat egin dezaten adineko pertsonei laguntzeko osatuko den boluntario sarearekin.

ATXONDO

Atxondon herritarren sarea antolatzen dabiltza laguntza behar duten herritarrei laguntzeko. Bolondres aritzea gura dutenek ondorengo telefono hauetara deitu beharko dute: 608 321 901 eta 685 713 187

BERRIZ

Boluntarioez osatutako sarea sortu dute hainbat talderen eta eragileren artean. Oinarrizko erosketak egiteko zailtasunak dituztenei eskainiko diete zerbitzua. 685 752 311 telefonoa ipini dute horretarako. 

DURANGO

Bolondres taldeak auzoka koordinatuko dira, eta udaleko zein laguntza sareko arduradunek koordinatuko dituzte jasotako eskaerak. Eskaerak 638 102 424 telefonoan edo durangoauzolana@gmail.com helbidearen bitartez jasoko dituzte.  

ELORRIO

Laguntza behar duen pertsonak eguerdiko 12:00ak baino lehen Elorrioko Udaltzaingoaren bulegora (946 820 218) deitu beharko du. Bertan izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat utzi beharko ditu.  

IURRETA

Laguntza behar duten herritarrek ondorengo telefono zenbaki hauetara deitu ahalko dute:

ASTELEHENETIK - BARIKURA
10:00 -14:00: 679 237 129 / 644 306 355

16:00 - 20:00: 617 144 737 / 618 683 087

ZAPATUA ETA DOMEKA
10:00 - 14:00: 
679 237 129 / 644 306 355

Herritarren sarea osatzeko boluntario izan gura dutenek 666 101 373 telefono zenbakira idatzi beharko dute. 

MAÑARIA

25 laguneko sarea antolatu dute adinduei edo beharrizan larria dutenei erosketak egiten laguntzeko. Honako telefono bietara deitu daiteke: 94 681 89 98 // 654 653 176.

OTXANDIO

Otxandioko elkartasun sareak premiazko erosketak egiteko zailtasunak dituztenei, zaintza bermatzeko zailtasunak dituztenei zein bestelako egoera larri batean aurkitzen direnei laguntzen die. Telefonoa: 648 023 531. Boluntario izan gura duenak ere telefono horretara deitu dezake.

ZALDIBAR

Zaldibarko gazteriak ere laguntza sarea antolatu du. Telefono bat jarri dute eurekin harremanetan jartzeko: 660 341 642.

ZORNOTZA

Zornotzako Udalak eta Gurutze Gorriak, herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko, sare bat antolatu dute. Boluntario moduan lagundu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali dezakete Gurutze Gorrira (voluntariadobizkaia@cruzroja.es) edo Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bidez izena eman dezakete.

Zornotzako gazte talde bat ere laguntza sarea sortzeko lanean dabil. Boluntario izan gura duenak elkartasuna.zornotza@gmail.com helbidera jo dezake. Telefonoa ere ipini dute eskura: 641 873 166.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!