Durangoko Udalak eta herriko hainbat eragilek sortutako ekimenean dagoeneko 214 durangarrek eman dute izena. Sare hau COVID-19ak sortutako egoera berezi honetan behar gehien duten durangarrei laguntzeko sortu da. Bolondres taldeak auzoka koordinatuko dira, eta udaleko zein laguntza sareko arduradunek koordinatuko dituzte jasotako eskaerak. Eskaerak telefonoz 638 102 424 edo durangoauzolana@gmail.com helbidearen bitartez jasoko dituzte.
Horrez gain, Durangoko Udaletik eskerrak eman dizkiete durangarrei. "Durangarrok beti erakutsi dugu auzolanean aritzeko prestutatsuna, eta horrelako egoeratan herri bezala daukagun onena erakusten dugu. Udaletik durangar, elkarte eta erakundeen arteko lankidetzan sakontzen jarraituko dugu", adierazi dute. Bestalde, lankidetza-sarean beste norbaitek izena eman nahiko balu goiko kontaktutik harremanetan jarri daitekeela jakitera eman dute.