Zaintza saretik jakitera eman dutenez, ondorengoa izango da funtzionamendua. Laguntza behar duen pertsonak eguerdiko 12:00ak baino lehen Elorrioko Udaltzaingoaren bulegora (946 820 218) deitu beharko du. Bertan izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat utzi beharko ditu. Arratsaldean, berriz, zaintza sareko boluntario bat laguntza behar duen pertsonarekin harremanetan jarriko da eta egin beharreko erosketak zehaztuko dituzte.