Abadiñon ere elikagaiak eta botikak etxeetara eramateko zerbitzua antolatu dute

Anboto 2020ko mar. 14a, 17:35

Abadiñoko gazte talde batek boluntario sarea osatu du botikak eta elikagaiak adinduei zein arrisku taldeetakoak diren bizilagunei etxera eramateko. Telefono bi ipini dituzte. Eskariak 10:00etatik 14:00etara egin ahalko dira

Sistema honakoa da: erosketak egiteko premia duenak telefonora deitzen du behar dituen produktuak zerrendatzen ditu. Gero, boluntario sarea arduratuko da erosketak egin eta etxera eramateaz. Orduantxe egin beharko du orainketa eskatzaileak.

Boluntario taldeko kideek diotenez, osasun neurriak zorrotz beteko dituzte. Talde txikietan antolatuko dira jende askoren errotazioa ekiditeko. Eskularruak eta babes neurriak hartuko dituzte. Baten batek ezohiko sintomaren bat igarriko balu, osasun zentroetara joko luke.

Eskaerak egiteko bi telefono ipini dituzte: 655712433 eta 662586190.10:00etatik 14:00etara hartuko dituzte eskariak.

Boluntario sarean izena eman gura dutenentzat beste telefono bat ipini dute eskura: 685709347

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!