Berrizko zaintza sarea ere, lanari ekiteko prest

Anboto 2020ko mar. 15a, 15:03

Boluntarioez osatutako sarea sortu dute eta bihar hasiko dira premia dutenei erosketak etxera eraman eta umeen zaintza zerbitzua eskaintzeari. Momentuz, 32 lagunek eman dute izena boluntario lanetarako

Oinarrizko erosketak egiteko zailtasunak dituztenei eskainiko diete zerbitzua. 685752311 telefonoa ipini dute horretarako. Boluntarioek erosketak egingo dituzte eta "kontaktu zuzena saihetsita" utziko dituzte etxean. Ordainketa Berrizko zaintza sare herritarrak berak aurreratuko du. Eskatzaileak erosketaren tiketa gorde eta aurrerago egin beharko du ordainketa. Boluntario izateko ezinbesteko baldintza etxean gelditzeko neurriak betetzea izango da.

Azeri gorriak talde feminista, Berrizko gazte asanblada eta Oka auzo elkartea dira bultzatzaileak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!