[EMAN ZURE BOTOA]: Dagoeneko eman daiteke botoa inauterietako argazki lehiaketan

Anboto ots 20 Durangaldea

Aurten ere ANBOTOk Inauterietako argazki lehiaketa antolatu du eta parte hartzeko gonbita egin die bere irakurleei. Parte hartu gura dutenek www.anboto.org webgunera igo edo  688 635 041 telefono zenbakira bidali beharko dute argazkia, martxoaren 6a baino lehen. Bestalde, martxoaren 6tik 13ra argazkirik gustukoena aukeratzeko aukera egongo da www.anboto.org-en.