Inauteriak

[EGITARAUA] Mozorro bazkaria, antzerkia eta musika Iurretako inauterietan

Anboto 2025ko ots. 24a, 15:00

Inauteriei harrera egiteko prest daude Iurretan. Momotxorroak: Kaos baten istorioa bideo emanaldia antolatu dute, martxoaren 3rako. Altsasuko inauterien berreskuratzea kontatzen duen lana Ibarretxe kultur etxean eskainiko dute. Mozorro bazkariak, antzerkiak eta musikak osatzen dute egitaraua. 

EGITARAUA

Martxoak 1, zapatu karnabal

  • 12:30ean, Poteo girotua, kaskoan.
  • 15:00etan, Bazkaria. Izena emateko azken eguna otsailaren 25a, Gauargi tabernan.
  • Ondoren, Bingoa.
  • 17:30ean, Musika, kaskoan zehar.

Martxoak 3, astelehena

  • 19:00etan, Momotxorroak: Kaos baten istorioa bideo emaldia, Ibarretxe kultur etxean.

Martxoak 4, martitzen karnabal

  • 17:00etan, Osaba Patxikuren etxe zaharra antzerki magikoa.
  • 19:00etan, Eingo taldea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!