Inauteriak

[EGITARAUA] Mozorro desfilea eta herri bazkaria Otxandioko inauterietan

Anboto 2025ko ots. 20a, 10:52

2023ko mozorro desfilearen irudi bat (Argazkia: Otxandioko Udala)

Inauteri giroan sartzeko motorrak berotzen hasita daude Otxandion. Herri bazkaria eta III. Mozorro Desfilea egingo dituzte, martxoak 1ean.

EGITARAUA

Martxoak 1

  • 12:30ean, Giltza trukea eta txupinazoa, 6. mailakoen eskutik. Jarraian Udal Bandarekin animazioa.
  • 13:00ean, III. Mozorro Desfilea.
  • 15:00etan, Herri bazkaria. Izena emateko azken eguna otsailaren 23an. Ordainketa otsailaren 24tik 28ra bitartean egingo da.
  • 18:00etan, DJ Raizti.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!