Merkatu alternatibo honek eskualdeko eta inguruetako ekintzaileen postuak batuko ditu.
Ekainaren 24an egingo dute Koba Live jaialdiaren bigarren edizioa Abadiñon. "Jaialdia beste maila batera igotzen" saiatu dira antolatzaileak, Sugaar elkarteko kidea den Sergio Correaren arabera. Primal Fear, Angelus Apatrida, El Altar del Holocausto, Blackhearth, Mosh eta Sweet Rage taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, 17:00eatik aurrera. Sugaar elkarteak eta Abadiñoko Udalak antolatu dute jaialdia, elkarlanean; sarrera doakoa izango da.
Antzerkia Nostraxladamos konpainiaren eskutik (euria bada bertan behera geratuko da).
Ekainaren 23tik ekainaren 25era Atxondon Axpeko jaiak ospatuko dituzte
Bederatzi talde lehiatuko dira kale musikaren hamaseigarren edizioan: Jukepop (Frantzia eta Belgika), Bulbalkan (Espainia), Lan Fanfare Saugrenue (Frantzia), Harmony´s Brass Band (Benin), Black Chat Brass (Erresuma Batua), Renniw Brass Band (Mexiko), Gata Brass Band (Espainia), Dirty Dürüm Brass Band (Euskal Herria), eta Jazz Hunters (Espainia).
Elorrioko Udalak egitaraua antolatu du ekainaren 23 eta 24rako.
Durangoko San Roke ermitaren inguruko aparkalekuan San Juan jaiak ospatuko dituzte ekainaren 23an eta 24an. Aramotz auzo elkarteak antolatuko ditu ekimenak, udalaren laguntzarekin.
Garaiko Udalak eta Jai Batzordeak San Juan Momoitiokoaren jaiak antolatu dituzte asteburu honetarako.