[EGITARAUA] Funanbulisten eta akrobaten 'Volatineros' ikuskizuna Durangon, San Rokeko sanjuanetan

Anboto 2023ko eka. 19a, 15:00

'Volatineros' ikuskizuneko irudia. (Argazkia: Nostraxladamus)

Durangoko San Roke ermitaren inguruko aparkalekuan San Juan jaiak ospatuko dituzte ekainaren 23an eta 24an. Aramotz auzo elkarteak antolatuko ditu ekimenak, udalaren laguntzarekin.

Ekimenetako bat ekainaren 24an, 20:00etan, Nostraxladamus konpainiak Otamotzena parkean eskainiko duen 'Volatineros' ikuskizuna da. Funanbulistak eta akrobatak soka baten gainean eta hamar metroko garaieran akrobaziak egiten arituko dira musikak lagunduta.

Batutako dirua, hezkuntza proiektu baterako

Ekainaren 23an beste hainbat ekimen egongo dira arratsaldetik gauera, ermitaren inguruko aparkalekuan: txokolatada, Auzokuek trikitixa taldea, su artifizialak, San Juan sua… Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txosnan eta txokolatadan batzen duten dirua Rio Bamba-ko (Ekuador) hezkuntza proiektu bat finantzatzera bideratuko dute.

Ekainak 23, ostirala

  • 19:00 Txokolatada. (Euria egiten badu Zabalarra eskolan).
  • 20:00 'Pepa eta Kutxo, Pailazokeriak', Xilipurdi Antzerkiaren eskutik. (Euria egiten badu Zabalarra eskola).
  • 20:30 Auzokuek trikitixa taldea.
  • 21:00 Musika girotua.
  • 22:15 Su artifizialak. Hamar minutuko iraupena izango du.
  • 22:30 San Juan sua piztea.

Ekainak 24, zapatua

  • 20:00 Nostraxladamus konpainiaren 'Volatineros' ikuskizuna. Otzamotzena parkean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!