[EGITARAUA]: San Joanak ospatzeko dena prest dute Elorrion

Anboto 2023ko eka. 20a, 08:23
Artxiboko irudia.

Elorrioko Udalak egitaraua antolatu du ekainaren 23 eta 24rako. 

Ekaina 23, barikua

16:30 San Juan ermitara igoera, plazatik.
17:00 Pailazo Azkona taldearen antzerkia eta merienda, San Juan ermitan.
21:30 Gor Super DJarekin disko festa, kiroldegi ondoko aparkalekuan.
22:15 Sua, suzko zezena eta su artifizialak, kiroldegi ondoko aparkalekuan.

Ekaina 24, zapatua

12:00 Auzokoentzako meza eta luntxa, San Juan ermitan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!