[EGITARAUA]: Laja II eta Lutxurdioren erromeria eta paella txapelketa Momoitioko sanjuanetan

Anboto 2023ko ekainaren 19a

Garaiko Udalak eta Jai Batzordeak San Juan Momoitiokoaren jaiak antolatu dituzte asteburu honetarako. 

EGITARAUA (San Juan Momoitiokoa)

Ekainak 23 (barikua)

  • 20:30 Donien Atxa altxatzea.
  • 21:30 Afaria. 
  • Afalostean San Juan sua isiotu eta erromeria izango dute Laja II eta Lutxurdioren eskutik.

Ekainak 24 (zapatua)

  • 11:30 Meza. Ondoren, hamabitakoa egingo dute.

Ekainak 25 (domeka)

  • 10:30 Meza. Ondoren, dantzariak.
  • Igel-jokoaren tokiko txapelketa.
  • 14:30 Oilasko paella txapelketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!