Durangoko Naiz Market azoka alternatiboak 8. aldia egingo du zapatua honetan.Zumalakarregi kalean egingo dute, Ezkurdi plazaren ondoan. Arteari, modari, musikari, diseinuari… buruzko 30 postu inguru jarriko dituzte 10:30etik 20:30era.
Honako postu hauek egongo dira: Laura Mimas ilustrazioa eta diseinua, Mouxuka, Prima Natura, Julene Uberuaga, Gura Brand, Monica Alonso eta ilustrazioak, Artea Soinean, Weare, Raris Bainila, Mad, Oeo Margot, Biobizi, Mañeko, Mxuk-Basque, Norte Jewellery, Xaboi Punpuila eta Argia kandelak, Erika Cortijo, Flamenca y Morada, La galga menta, Izarbe, Matxenetenekua, ACME poltsak eta gehiago, MuyTú, Ai eNe, Halo, Arima Basque Brand eta Janire Butron.