Zaldai mendi taldeak irailaren 26rako antolatu du martxa. Ibilbide nagusiak Aramotz, Mugarrikolanda eta Marmol aldetik igaroko dira eta hornidura lekua atonduko dute Katazkan. Martxotan izena emateko epea indarrean dago.
8:30 Iurretako XV. Mendi Martxa plazatik. 9:00 Bihotzez txapelketa Larrako zelaian: Haurrak. (Iurretako Kirol Taldea). 13:30 Paella txapelketa: Paellen aurkezpena (Tabernariek antolatuta). 15:00 Bihotzez txapelketa Larrako zelaian: Kadeteak. (Iurretako Kirol Taldea. 16:00 Bizkaiko Kluben arteko txapelketako eskuzko eta palako partiduak Kepa Arroitajauregi frontoian. 19:00 Durangoko orfeoiaren kontzertua elizan. 21:30 Kontzertua askondon: Rumbo Tijuana. 22:30 Kontzertu gaba plazan: Zeker, Sedientos de Cumbia eta Euskoprincess. Ondoren, Txirri eta Mirri MJ-ak.
Uda sasoia jairik jai ibiltzeko momentu zoragarria da eta Durangaldean horretarako aukera paregabea dago. Hona hemen eskualdeko herri eta auzoetako jaien egitaraua.