Ekainaren 23an, 24ean eta 25ean egingo dute Haizetara jaialdiaren hamaseigarren edizioa

Anboto 2023ko mar. 31a, 10:44

Artxiboko irudia.

Bederatzi talde lehiatuko dira kale musikaren hamaseigarren edizioan: Jukepop (Frantzia eta Belgika), Bulbalkan (Espainia), Lan Fanfare Saugrenue (Frantzia), Harmony´s Brass Band (Benin), Black Chat Brass (Erresuma Batua), Renniw Brass Band (Mexiko), Gata Brass Band (Espainia), Dirty Dürüm Brass Band (Euskal Herria), eta Jazz Hunters (Espainia). 

53 taldek aurkeztu zuten hautagaitza Haizetara nazioarteko kale musikaren jaialdian parte hartzeko. Bandak aukeratzeko, teknikari taldeak material grafikoa, soinua eta ikus-entzunezkoak aztertu ditu, baita proposamenen kalitate artistikoa. Ekainaren 23an, 24an eta 25ean egingo dute jaialdia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!