Elkarteak egitarau oparoa prestatu du maiatzaren 20rako. Umeentzako gaztelu puzgarriak eta sushi tailerra, paella lehiaketa eta musika taldeen bertsio lehiaketa egongo dira. Kontzertuetarako sarrerak salgai daude.
Ekaitz Herrera abadiñarra eta Koldo Rodríguez lekeitiarra izango dira ezkontide papera jokatuko duten bikotekideak. Euskal ezkontza zapatuan, hilaren 20an, ospatuko dute Zelaietan.
Bisita bi antolatu dituzte, 12:00etan eta 13:00ean.
Errakaldeko Errota (Leioa), Aita Gotzon (Barrika) eta Izar Gaztea (Durango) abesbatzen kantaldia.
Kontzertua. Rio de Oro elkarteak antolatuta.
Maiatzaren 12tik maiatzaren 21era San Trokaz jaiak ospatuko dituzte Abadiñon.
Jose Manuel Rozasen heriotzaren 40. urteurrenean, Berpizkundea erakusketa antolatu dute Durangoko Arte eta Historia museoan. "40 urtetan ez da inoren ahotan egon, hein batean istripuz hil zelako, eta orain bere obrari beste bizitza berri bat ematekotan antolatu dugu 'Berpizkundea' erakusketa", azaldu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Gaur izango da aurkezpen ekitaldia, eta bihartik aurrera egongo da ikusgai, maiatzaren 21era arte.
Udalak, udalerriko elkarteekin elkarlanean antolatu du ekainaren 11ra arteko egitaraua.
Barikuan hasiko dira Berrizko Andikoako Asentzio jaiak, maiatzaren 19an.
Uztargi.klik elkarteko kideen lanak ikusi ahalko dira erakusketan. Maiatzaren 31 arte egongo da erakusketa ikusgai Zelaietako beheko solairuan.