[EGITARAUA]: Río de Orok jai erraldoi bat prestatu du bere 10. urteurrena ospatzeko

Anboto 2023ko mai. 8a, 12:52
Rio de Orok antolaturiko jai bat.

Elkarteak egitarau oparoa prestatu du maiatzaren 20rako. Umeentzako gaztelu puzgarriak eta sushi tailerra, paella lehiaketa eta musika taldeen bertsio lehiaketa egongo dira. Kontzertuetarako sarrerak salgai daude.

EGITARAUA

  • 11:00 Gaztelu puzgarriak eta umeentzako sushi tailerra (Landako Gunean, kalean).
  • 11:00 - 15:00 Paella lehiaketa Landako Gunean, kalean. (Inskripzioa: Arkarazo taberna (Durango) eta Gauargi taberna (Iurreta).
  • 12:00 Saharako kulturaren erakustaldia: dantzak, te eta gozoki dastaketa, erakusketa (Landako Gunean, kalean).
  • 17:00 Taberna ibiltaria. Kontzertua (Landako Gunean, kalean)
  • 20:00 Musika taldeen bertsio lehiaketa Plateruenean: Berri Txarrak, Gatillazo, Muse, Red Hot Chili Peppers, Danko Jones, Los Piojos, Gatibu, Ibil Bedi, The Beatles eta Joan Jett & the Blackheart. 

Kontzerturako sarrerak Durangoko Arkarazo tabernan edo hemen eskuratu daitezke: Sarrerak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!