Daniel Asuak eta Hibai Agorriak 1954 eta 1956 artean ateratako argazki-artxibo baten istorioa aurkeztuko dute, irailaren 15etik urriaren 2ra.
Pintzela elkarteak antolatutako erakusketa.
Beste urte batez, Durangok bat egin du Mugikortasunaren Europako Astearekin. Eta ekimen horren baitan, egitarau zabala antolatu dute. Hori horrela, herriko hainbat gunetan hezkuntzara, aisialdira eta sentsibilizazioara bideratutako jarduerak egiten dabiltza, mugikortasun seguruagoa, jasangarriagoa eta inklusiboagoa sustatzeko. "Mugikortasunaren Europako Astea aukera bat da herritarrak sentsibilitzatzen eta haiei entzuten jarraitzeko", azaldu du Mireia Elkoroiribe alkateak.
Zornotzako Ogenbarrena auzoako jaiak ospatuko dituzte, irailaren 17tik 20ra. Jai batzordeak askotariko ekitaldiak antolatu ditu.