[EGITARAUA]: Bihar hasiko da Mallabiko Kultur Hamabostaldia, 25 ekintza baino gehiagorekin

Anboto 2023ko mai. 16a, 09:00
Monstruos de la Universal taldeko kideak kaleak girotzen egongo dira maiatzaren 20an.

Udalak, udalerriko elkarteekin elkarlanean antolatu du ekainaren 11ra arteko egitaraua.

Hona Mallabiko Kultur Hamabostaldiko egitarau osoa:

MAIATZAK 17, EGUAZTENA

LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna

  • 12:00 Koreografia: Bulego taldearen kanta bat, eskolan. Ostadar koloreko kamiseta batekin joateko deia egin dute. (Eskola)
  • 19:00 Hedapena: Film laburrak, Kontzejuzarrean. (Berdintasun Kontseilua eta Udala)

MAIATZAK 18, EGUENA

  • 16:30 Tailerra: Haurtzaroan sexu-abusuen prebentzioa, eskolan. (Nahikari Emakume Elkartea eta Gurasoen Elkartea).

MAIATZAK 20, ZAPATUA

  • 09:00 Irteera ornitologikoa: Mallabian. Irteera Petriletik. Juankar Andres eta Fernando Garitagoitia)
  • 18:00 Kale animazioa: 'Monstruos de la Universal' taldearekin. (Udala).
  • 18:00-21:00 Gazta eta garagardo dastaketa, probalekuan. (Debabarreneko gaztagileak eta Udala).

MAIATZAK 24, EGUAZTENA

  • 18:30 Arteterapia, Kontzejuzarrean. (Nahikari Emakume Elkartea)

MAIATZAK 27, ZAPATUA

  • 10:00 Irteera: Mallabitarrok egina VIII. Saio honetan Mallabiko udal ortuen ezaugarriak ezagutzeaz gainera, Longa auzoak gordetzen dituen altxor historikoak ezagutzeko aukera egongo da. Petrilean hasi, ortuak ikusi eta Trabakura kotxez joango dira eta handik Longara oinez. (Berbalagun).
  • 13:30 Bazkari autogestionatua Trabaku Goikon.
  • 09:00etan eta 16:00etan: Mallabia Cup futbola eta saskibaloia, eskolan (Mallabia Kirol Elkartea)
  • 17:00 Briska txapelketa, frontoian (Udala). Sariak: 120 euro irabazleak; 100 euro bigarrenak; 80 euro hirugarrenak eta 60 euro laugarrenak. Izen-ematea: 10 euro bikoteko.
  • 19:00 Herri kirol erakustaldia, frontoian (Txondor Herri Kirol Taldea).

MAIATZAK 29, ASTELEHENA

  • 16:15 Hitzaldia: Ezagutu kolesterola, Kontzejuzarrean. Hizlaria: Maite Gonzalez, Osteopata. Ondoren, txokolatada bazkideentzat Jubiletxean. Txokolatadarako deitu 943 176 602 zenbakira.

MAIATZAK 31, EGUAZTENA

  • 18:30 Arteterapia, Kontzejuzarrean. (Nahikari Emakume Elkartea).

EKAINAK 1, EGUENA

  • 19:00 Menditour dokumentalak, Kontzejuzarrean: Agur Artzai, Adrenaline Sucks, Not Alone eta Creation Theory. (Udala)
  • 21:00 Biharko Izarrak: finalerdiak.

EKAINAK 2, BARIKUA

  • 16:30 Olinpiadak, eskolan (Mallabia Kirol Elkartea)
  • 18:30 Hitzaldia: Acercándonos a nuestros cuerpos: salud menstrual. (Nahikari Emakume Elkartea)

EKAINAK 3, LARUNBATA

  • 11:00 Olinpiadak, eskolan. (Mallabia Kirol Elkartea)
  • 17:15 Pilota partidu profesionalak: Bizkaia torneoa taldeka, frontoian. (Udala).
  • 20:00 Udaberriko kontzertua: Mendibil abesbatza eta Zornotzako Dizdira ahots taldea, elizan. (Mendibil abesbatza)

EKAINAK 4, DOMEKA

  • 10:00 Nekazaritza eta artisautza azoka, frontoian.
  • 11:00 Olinpiadak, eskolan.
  • 13:00 Gazte Alai dantza taldearen emanaldia, frontoian.

EKAINAK 7, ASTEAZKENA

  • 18:30 Arteterapia, Kontzejuzarrean. (Nahikari Emakume Ellartea)

EKAINAK 9, BARIKUA

  • 16:15 Denboraldi bukaerako jaia, eskolan. (Mallabia Kirol Elkartea)
  • 19:00 Biharko Izarrak: finala.

EKAINAK 10, ZAPATUA

  • 10:30 Mendi irteera. Gereako ur-jauziak. Trabakutik irtenda. (Guraso elkartea)
  • 14:30 Bazkari autogestionatua, frontoian. (Guraso elkartea). Arratsaldean pilota partiduak, frontoian.
  • 18:30  Antzerkia: Sofocos, Kontzejuzarrean. (Nahikari Emakume Elkartea)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!