'Arkitektura' argazki erakusketa kolektiboa ikusgai dago Zornotzako Zelaieta zentroan

Anboto 2023ko mai. 2a, 13:42
@uztargi.klik

Uztargi.klik elkarteko kideen lanak ikusi ahalko dira erakusketan. Maiatzaren 31 arte egongo da erakusketa ikusgai Zelaietako beheko solairuan. 

Uztargi.klik elkartea 2013an sortu zuten hainbat argazkizalek, herritarren artean interesa eta praktika susatzeko asmoz. Erakusketa honetan, zornotzarren argazkigintzarekiko eta arkitekturarekiko interesa piztea du helburu elkarteak. "Argazkigintzan ikasi, sakondu eta gozatu nahi duten zaleentzako topagunea da, ezagutza partekatzeko espazioa", azaldu dute ohar baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!