Doako ikastaroa da lau ordu iraungo ditu, 09:30etik 13.30era. Lekua mugatua da eta aurrez izena eman behar da irribarrez.tirak@gmail.com helbidera idatzita. Adin guztietarako irekia da eta ez da behar aurrez ezagutzarik izatea. Materialik ez da behar.
Umeentzako jolasak, Gorabideren merkatua eta paella txapelketa dira ekimenetako batzuk.
Ekainaren 25ean minbizia duten umeen aldeko maratoi solidarioa egingo dute Elorrion, Ganondo parkean. Aspanovas elkarteari lagundu asmoz, Los Alakranes del Nortek egun osoko ekimena antolatu du: tonbola, kontzertuak, paella solidarioa eta umeentzako jolasak, besteak beste.
Ekainaren 25ean egingo dute jaialdia, eta sei taldek joko dute bertan: Vhäldemar, Vita Imana, Orion Child, Elbereth, The Kraven eta The Faithless taldeek.
Gaur irekiko ditu ateak 'Picassotik Barcelóra' erakusketak. Bertan, 23 artisten 35 obra ikusi ahalko dira; Warhol, Picasso, Dalí eta Chillida bezalako artista ezagunen lan grafikoak dira gehienak. Uztailaren 3ra arte egongo da ikusgai.
José Javier Lacalle 'Laka' artistaren marrazki eta eskulturak ikusi daitezke San Migel kaleko lonjan, astelehenetik barikura, 17:00etatik 21:00etara.
Erakusketak 100 eskultore baino gehigoaren lanak batzen ditu. Ekainaren 16an, hitzaldi-solasaldia egongo da protagonistetariko batzuen parte hartzeagaz.
Marmitako txapelketa, artisau azoka eta askotariko kontzertuak dira egitarauko osagai batzuk.
Maritxien musika, janari mexikarra, mozorro onenarentzako saria… Ekainaren 25ean Mexiko izango da protagonista Axpeko jaietan.