[EGITARAUA] Durangoko Tabira auzoan San Pedro jaiak ospatuko dituzte ekainaren 19tik 29ra

Anboto 2022ko eka. 8a, 09:57

Marmitako txapelketa, artisau azoka eta askotariko kontzertuak dira egitarauko osagai batzuk.

Tabira Jai Batzordeak publiko egin berri du aurtengo jaietako egitaraua. Ekainaren 19tik 29ra ospatuko dituzte San Pedro jaiak. Hona egitarau osoa:

 

EKAINAK 19 - DOMEKA

  • 08:00 Tabira mendi martxa.
  • 09:30 Tabira mendi lasterketa.
  • 11:00 Eixu artisau azoka.

EKAINAK 24 - BARIKUA

  • 09:00 Txistulariak.
  • 19:00 Txupinazoa.
  • 20:00 Tortilla jana.
  • 21:00 Kontzertuak: Parkatu, Ainke, Banda Baffana, Peio eta Itsua, Sigeruban eta Pula Gzon.

EKAINAK 25 - ZAPATUA

  • 09:00 Spining maratoia Ibaizabalen.
  • 10:00 Marmitako txapelketaren hasiera / Gazteentzako kirol jolasak Ibaizabalen.
  • 14:00 Lapiko aurkezpena.
  • 15:30 Sari banaketa.
  • 16:00 Gazteentzako jolasak Ibaizabalen.
  • 17:00 Mus eta partxis txapelketa.
  • 17:30 Sugarri fanfarrea txaranga.
  • 18:00 80s-en kontzertuak: Brothers in Elvis eta Nada Cool.
  • 20:00 Mus eta partxis sari banaketa.
  • 21:00 Kontzertuak: Biziraun erromeria eta Gora Etorri.

EKAINAK 26 - DOMEKA

  • 13:30 Lumagorri pintxo dastaketa. / Dantza bolibiar eta ekuatoriarrak.
  • 18:00 Potx eta Lotx pailazoak.
  • 20:00 Upelak amaitzea.

EKAINAK 28 - MARTITZENA

  • 19:30 Kanpai jotzea.

EKAINAK 29 - EGUAZTENA - SAN PEDRO EGUNA

  • 09:00 Txistulariak.
  • 19:30 Meza nagusia eta luntxa.
  • 20:00 Bertso saioa.
  • 21:30 Txupinazoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!