Haur minbiziaren aurkako maratoi solidarioa ekainaren 25ean Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2022ko eka. 15a, 13:30

Ekainaren 25ean minbizia duten umeen aldeko maratoi solidarioa egingo dute Elorrion, Ganondo parkean. Aspanovas elkarteari lagundu asmoz, Los Alakranes del Nortek egun osoko ekimena antolatu du: tonbola, kontzertuak, paella solidarioa eta umeentzako jolasak, besteak beste.

"Elorriarrak eta inguruko herritarrak gonbidatzen ditugu maratoi solidario honetan parte hartu eta Aspanovasentzat eta minbizia duten haurrentzat ahalik eta diru gehien batzera", azaldu du Andoni Mesa antolatzaileeak. Idoia Buruaga alkateak, berriz, eskerrak eman dizkio Los Alakranes del Norte taldeari egiten duten lanagatik eta baita herriari ere, "Elorrio herri oso solidarioa" dela gaineratuta. "Horreagatik dei egiten dizuegu bertan parte hartzeko, espero dugu maratoi jendetsua izatea eta Aspanovasentzat diru asko lortzea", jarraitu du Idoia Buruaga alkateak. 

Bestalde, Aspanovas elkarteko Maria Jose Martinezek, eskerrak eman dizkie Los Alakranes del Norte elkartekoei eta baita Elorrioko Udalari ere. "Datorren dena guretzat ongi etorria da. Eta oso eskertuta gaude zuekin. Dena ematen duzue minbizia duten umeen eta familion alde, eta ezin gaitezke eskertuago egon", gehitu du Martinezek. 

EGITARAUA

10:00 Zozketa solidarioa
11:00 Aurpegiak margotu + haurrentzako jolasak
11:00 Pala eta pilota partidak
11:00 Delikatetxe hanburgesak
11:00 Indar X Sport Kick Boxing Kluba
11:00 Futbola - Elorrio - Kultural
12:00 Kontzertua: Enekovich
13:00 Kontzertua: MR. JL
14:00 Kontzertua: Petite eta Lagunak
15:00 Paella solidarioa
16:00 Basket Elorrio, Zaldua, Tabirako, Zornotza
16:00 Masterclass Jugger
17:00 Haurrentzako jolasak
18:00 Kontzertua: Geminni
19:00 Kontzertua: Artaburuak
20:00 Kontzertua: Frakture 
21:30 80'S Music
22:30 Mesa-Rock

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!