Vhäldemar Pedro J. Monge gitarra joleak eta Carlos Escudero abeslariak sortu zuten Bilbon, 90.eko hamarkadan. Vita Imana, ostera, Madrilgo seikotea da. Metal musika doinuak zabaltzeko helburuagaz jaio da Koba Live jaialdia. Abadiñoko Udalaren laguntza dute Sugaar musika elkarteko antolatzaileek. Webgunean eskegi duten informazioaren arabera, jaialdia Traña-matienako eskoletan egingo dute.