[EGITARAUA] Axpeko jaietan Egun Mexikarra antolatuko dute

Anboto 2022ko eka. 14a, 08:00

Maritxien musika, janari mexikarra, mozorro onenarentzako saria… Ekainaren 25ean Mexiko izango da protagonista Axpeko jaietan.

Axpen San Juan jaiak ospatuko dituzte apirilaren 23tik 26ra. Egun Mexikarra, eta, Estutu eta Fito Skins taldeen kontzertuak dira egitarauko ekimen batzuk. Hona egitarau osoa:

EKAINAK 23 - OSTEGUNA

  • 19:00 Pintxo potea. Tartean, txapel jaurtiketa, mahai teniseko pilotal edalontzian sartzea eta ferra jaurtiketa.
  • 22:00 Txopa jasotzea. Ondoren, San Juan suak, berakatz zopa, txokolatea.

EKAINAK 24 - BARIKUA

  • 11:30 Meza nagusia. Ondoren, herriko jubilatuentzat luntxa.
  • 17:00 Briska txapelketa.
  • 19:00 Esku pilota partidu mistoak.
  • 23:00 Kontzertuak: Estutu, Fito Skins. Ondoren DJ Bull. Bokatak txosnan salgai.

EKAINAK 25 - ZAPATUA - EGUN MEXIKARRA

  • Goizean zehar Makailau pil-pilean eta patata tortilla lehiaketa. Oharra: Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak ekarri beharko ditu. Makailau lehiaketan kazola bakoitzak gutxienez zortzi tajada izan beharko ditu.
  • 14:00 Lehiaketako plateren aurkezpen ordua. Ondoren, herri bazkaria frontoian. Bazkalostean bingoa.
  • 17:00 Mus txapelketaren hasiera.
  • 21:00 'Los Tenampas' mariatxien ekitaldia. Afaltzeko tako mexikarrak salduko dituzte. Mexikoko jantzi onenarentzat sari berezia.
  • 22:30 Mexikar gaua txosnan, karaoke eta guzti: 'Hasta el amaneser no más'.

EKAINAK 26 - DOMEKA

  • Goizean zehar Inguruko artisauen erakusketa. Saiheski pintxoak salgai.
  • 11:30 Meza nagusia.
  • 12:30 Atxondoko Andasto dantza taldea.
  • 13:00 Mus txapelketaren amaiera.
  • 17:00 Umeen jolasak. Denbora ona egiten badu ur jolasak antolatuko dira. Amaitzeko, txokolatada.

OHARRA: Txapelketetan ez dira txapelak eta garaikurrak banatuko, bertoko produktuen saskiak emango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!