Eskola elikadura

"Oso pauso garrantzitsua da, baina ez gara hemen geratuko. Hobetzen jarraitu gura dugu"

Anboto 2021ko ots. 12a, 09:30

Sergio Gallego, Zaldibarko herri eskolako gurasoa. 

Eusko Jaurlaritzak sukaldea eraikiko du Zaldibarko herri eskolan uda honetan. Zein ibilbideri jarraitu diozue gurasoek hori lortzeko?
Berton Bertokoa dinamikan lanean hasi ginen. Eusko Jaurlaritzagaz berba egiten hasi ginen Durangaldeko eskola publikoetan sukaldeak ipintzeko.

Udan egingo dute sukaldea. Bat zatozte Eusko Jaurlaritzak egingo duen proiektuagaz?
Eusko Jaurlaritzako planoak bidali zizkiguten eta batzarra egin genuen udaleko arkitektoagaz, jantokiko arduradunagaz, zuzendariagaz eta udal ordezkariekin. Momentu hartan geure ekarpenak egin genituen. Beste eredu bat proposatu genuen. Merkeagoa zen eta, gainera, espazioa hobeto aprobetxatzen zen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzan batzar bat egin genuen Bilbon. Gure proposamena onartu zuten. Beraz, proiektua prest dago eta onartuta dago.

Pozik zaudete?
Oso pauso garrantzitsua da, baina ez gara hemen geratuko. Hobetzen jarraitu gura dugu. Sukaldea izan arren, langilerik ez badago, zertarako? Bertoko janaria bertoko ekoizleekin prestatzea gura dugu.

Momentu honetan, zein janari jaten dute umeek?
Momentu honetan, jangela bat da. Catering enpresa batek janaria ekartzen du. Eskolan berotuta jaten dute.

Zenbat ume geratzen dira jantokian?
185-190 bat umek jaten dute Zaldibarko jantokian. Orain txandaka jaten dute. Egoera honetan, bazkari  orduan galdu egin da haurrak heztekoa den momentua, segurtasun neurriengaitik.

Beste guraso batzuen iritziak ere jaso ditugu:

Erreportaje nagusia:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!