Momentu honetan, zein egoera duzue Traña-Matienako eskolako jantokian?
Joan den urtera arte janaria izoztuta ekartzen zuten, eta gero berotu egiten zuten (lerro hotza). Orain janaria prestatuta eta bero ekartzen dute (lerro beroa). Catering zerbitzua da. Berton Bertokoaren bitartez, sukaldea edukitzea eskatu dugu. Berandu eskatu dugu, eskoletarako proiektu bat zegoelako. Orain badakigu eskolak lekuz aldatzeko proiektu hori ez dela egingo, eta, horregaitik, 2019ko azaroan jantokia eraikitzea eskatu genuen. Oraindino ez dugu erantzunik jaso. Hezkuntza Sailak legegintzaldirako aurreikuspenak egiten ditu. Hain berandu eskatuta gatx izango da epe laburrean egitea.
Zenbat menu ematen dituzue?
Herri eskolako umeen txandetan 140 menu inguru ematen dira egunean.
Beste guraso batzuen iritziak ere batu ditugu:
- "Institutuko hezkuntza komunitate osoa ados dago, sukaldea egitea garrantzitsua delako"(Iñako Gurrutxaga. Iurretako Juan Orobiogoitia institutuko gurasoa.
- "Zelaietatik Abadiñoko institutura doazenek asko igartzen dute kalitate baxuagoa catering-eakoa jaterakoan" (Elixabete Agirre. Abadiñoko institutuko gurasoa)
- "Jantokia umeentzako hezteko leku bat izan beharko litzatekeela uste dugu" (Gaizka Agirreaurre. Durangoko Zabalarra eskolako gurasoa)
- "Oso pauso garrantzitsua da, baina ez gara hemen geratuko. Hobetzen jarraitu gura dugu"(Segio Gallego. Zaldibarko eskolako gurasoa)
Erreportaje nagusia: