Zelaieta eskolako eta Abadiñoko institutuko guraso elkarteetan diharduzu. Zelaietaren kasuan, zein da egoera?
Sukaldea daukagu eta janaria bertan prestatzen da. Pauso bat gehiago ematea gura genuke, eta jangela eredua aldatzea. Hurbileko eta sasoiko produktuak sartzea gura dugu.
Abadiñoko institutukoek Matienako eskolako jantokian jaten dute catering-aren bitartez.
Orain jardunaldi trinkoa dute. Iaz 130 gazte geratzen ziren jantokian eta aurten 20. Zelaietatik doazenek asko igartzen dute kalitate baxuagoa catering-ekoa jaterakoan. Eskolak kudeatzen du jantokia eta sukaldea ipintzeko eskaera egin dute. Guraso elkartetik bat egiten dugu horregaz, gure jantokia ere bada eta. Institutuko arduradunek ere eskari honegaz bat egin dute.
Beste guraso batzuen iritziak ere jaso ditugu:
- "2019ko azaroan jantokia eraikitzea eskatu genuen; oraindino ez dugu erantzunik jaso"(Ibon Arana. Traña-Matienako eskolako gurasoa)
- "Jantokia umeentzako hezteko leku bat izan beharko litzatekeela uste dugu" (Gaizka Agirreaurre. Durangoko Zabalarra eskolako gurasoa)
- "Oso pauso garrantzitsua da, baina ez gara hemen geratuko. Hobetzen jarraitu gura dugu"(Segio Gallego. Zaldibarko eskolako gurasoa)
- "Institutuko hezkuntza komunitate osoa ados dago, sukaldea egitea garrantzitsua delako"(Iñako Gurrutxaga. Iurretako Juan Orobiogoitia institutuko gurasoa.
Erreportaje nagusia: