Mascurvasen ekimen solidarioa zapatuan

Anboto 2010ko abe. 14a, 10:14

Eguerdiko 15:00etan ipini dute hitzordua elkartearen egoitzan. Parte-hartzaileek jostailuak edo janaria emango dituzte dohaintzan; JAED elkarteak jasoko ditu.

Eguerdiko 15:00etan ipini dute hitzordua elkartearen egoitzan. Parte-hartzaileek jostailuak edo janaria emango dituzte dohaintzan; JAED elkarteak jasoko ditu. Mascurvas elkarteak elkartasuna helburu duen irteera antolatuko du zapatuan. Eguerdiko 15:00etan irtengo dira Durangaldeko errepideetatik ibiltzeko, eta bueltan, txokolatada izango da guztientzat. Parte-hartzaileek, jostailuren bat edota janaria eman behar dituzte dohaintzan, eta JAED elkarteak batuko ditu guztiak. Elkarte honetako ordezkari bat ere bertan izango da, eta euren lanaren berri emango du. Gura duenak parte hartu dezake irteeran, eta norbere ekarpena astean zehar ere egin dezake Mascurvasen egoitzan. Dagoeneko hasi da jendea erregaluak eta janaria eroaten, antolatzaileek azaldu digutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!