Euskal Harley nazioarteko motor elkarretaratzea antolatu dute uztailaren 3tik 5a bitartean, Landako Gunean. Lehenengo edizioa den honetan 300 Harley Davidson batzea da erronka, erreza ez dela onartu arren. Hala ere, motorzale guztiak ongietorriak izango direla nabarmendu dute. “Ekimen iraunkorra eta Europan erreferentea” izan gura du, Dendak Durango eta Iurretako merkatari eta ostalari elkarteak Mas Curvas motorzale elkartearen eta Udalaren zein Turismo Bulegoaren laguntzarekin eratutako topaketak. Izena emateko: www.euskalharley.com
Euskal Harley nazioarteko motor elkarretaratzea antolatu dute uztailaren 3tik 5a bitartean, Landako Gunean. Lehenengo edizioa den honetan 300 Harley Davidson batzea da erronka, erreza ez dela onartu arren. Hala ere, motorzale guztiak ongietorriak izango direla nabarmendu dute.
“Ekimen iraunkorra eta Europan erreferentea” izan gura du, Dendak Durango eta Iurretako merkatari eta ostalari elkarteak Mas Curvas motorzale elkartearen eta Udalaren zein Turismo Bulegoaren laguntzarekin eratutako topaketak. Izena emateko: www.euskalharley.com
Harley Davidson motor klasikoen erakusketa izango da Landako Gunean, markaren azken nobedadeak eta hiru gurpilez osatutako ‘’trikes’ motorren gunea ez eze. Landako eskolan akanpatzeko lekua atonduko dute eta Turismo Bulegoak osatu hartzeko paketea eskainiko du. “Maila sozial zein ekonomikoan gertakari garrantzitsua” izan gura duen topaketak 48.000 euro eskatuko ditu, eta Udalak “apustu gogorra” egin du 18.000 eurorekin lagunduz, “interesgarria” eta “onuragarria” delakoan. Euskal Harley “ostatu hartzeko leku ona” dela erakutsi gura dute