Uztailaren 2tik 4rako asteburuan Euskal Harley jaiaren bigarren aldia egingo du +Dendak elkarteak.
Uztailaren 2tik 4rako asteburuan Euskal Harley jaiaren bigarren aldia egingo du +Dendak elkarteak.
Igaz legez, aurten ere Landako erakustazoka izango da estatu osotik etorriko diren motrozaleen elkargune, baina aurten jaia Durango osora zabaltzeko ahalegina egingo dute. Horrela, uztailaren 3ko zapatu arratsaldean, 300 bat harley ikasteko aukera egongo da Andra Mariko elizpean. Era berean, Landako erakustazokako ekitaldiak amaitzen direnean, Senegalgo talde baten batukadaren laguntzagaz egingo dute Landakotik Goienkalerako bidea, jai giroari jarraipena emanez.
Beste nobedadeetako bat motor egileen erakusketa izango da. Motorzale askok motorrak euren gustura kustomizatzeko ohitura dute benetako artelanak sortuz eta horretan onenak diren Estatu mailako 10 lagunek euren motorrak erakutsiko dituzte asteburu osoan Landako erakustazokan.
[imgd]http://www.anboto.org/images/7800/7855/1.jpg[/imgd] Nobedadeak ez diren arren, iaz arrakastasuak izan ziren beste ekimen bi ere azpimarratu dituzte aurkezpen ekitaldian. Batetik, gaztetxoei zuzenduta bide hezkuntza saioak egingo dituzte eta Stop Accidentes elkarteko kideak ere etorriko dira sentsibilizazio kanpina egitera. Bestetik, Eusko Labelagaz duten akordioagaz, zapatu iluntzean txahala erreko dute erakustazokan gero denak elkarregaz afaltzeko. +Dendak-eko kideen esanetan, \"hemen ohikoa den igaz Madril, Bartzelona, Kordoba, Marbella, Sevilla eta abarretik etorritako motorzaleei oso deigarria egin zitzaien eta aurten ere ia denek galdetu dute txahal-erretzea egingo dugun\".