Más Curvasek Montorreta pabiloietan duen lokalean ipini dute hitzordua, 09:00etan.
Mas Curvas motozaleen elkarteak \'motorhamarretako\' ekimenaren seigarren aldia ospatuko du domekan. Más Curvasek Montorreta pabiloietan duen lokalean ipini dute hitzordua, 09:00etan. Orduantxe hasiko da ekimenerako izen-ematea, 10:00ak arte, 5 euroan.
Ondoren, motorrak hartu eta prestatutako ibilbidea osatzeari ekingo diote. 12:00etan bueltatuko dira Durangora, eta parte-hartzaile guztientzako luntxa eskainiko dute (urdaiazpikoa, arrautzak, ardoa…). Jan-edanagaz gozatzen duten bitartean motor materiala (kaskoak, eskularruak…) zozketatuko ditu motorzale elkarteak. Horrez gainera, Paulaner bolatokian dohainik afaltzeko hiru txartel ere zozketatuko dituzte bertaratuko direnen artean.