Abenduaren 20an Durangoko Mas Curvas Motorzaleen Elkarteak ‘Motor bat, Jostailu bat’ kanpaina gehitu zion beren ohiko Gabonetako Moto Ibilbideari. Ekimen honen helburua JAEDentzako (Durangon eta Iurreta arazo ekonomikoak dituen jendeari lagundu asmoz 1963an sortutako elkartea) ahalik eta jostailurik gehien batzea zen. Izan ere, JAEDek inoiz baino jostailu gutxiago zituela aipatua zuen aurretik. Motorzaleen elkarteak bertaratu zen jendearen artean txokolatea eta erroskoa banatu zituen. 100 parte hartzaile inguru izan ziren eta elkarteak aurtengo urte bukaeran ekimena berriro antolatuko duela dio. Argazkian batu zituzten jostailuak ikusi daitezke.