Hiru aurpegi berri ANBOTOko kolaboratzaileen artean, bihartik aurrera

Erredakzioa 2018ko urr. 18a, 17:31

June Arbeo, Alina Ahtamon eta Ritxi Blancoren lehenengo zutabeak irakurtzeko aukera egongo da biharko alean, lehenengoz.

Estreinaldi hirukoitza biziko du ANBOTOk, bihartik aurrera hiru iritzi emaile berri izango baititu. Zutabegile gazte hauek orain arteko sorta zabalari gehituko zaizkio horrela. 

June Arbeo, Kirola atalean: Durangaldea Running taldeko atleta. 3.000 metroko oztopo proban -20 urtez azpikoetan- Euskadiko errekorra hautsi zuen, Espainiako txapelketa irabazi eta uztailean munduko txapelketan aritu zen. Kirol Hezkuntzako karrera egiten dabil. (Ekainean eginiko elkarrizketa)

Alina Ahtamon, Lauhortza atalean: Medikua da, eta gaur egun Txilen dago bizitzen eta lan egiten. 11 urtegaz Durangora etorri zen Errumaniatik familiagaz, jatorriz eta sentimenduz errusiarra izan arren. Euskararako jauzia egiteko erabakia hartu zuen, bere kabuz. (Iaz eginiko elkarrizketa)

Ritxi Blanco, Kultura atalean: Musikaria, Mocker's taldeko kitarrajolea. Oso gazte hasi ziren, 2010ean, eta disko bi dituzte kalean. Injeniaritza ikasketak egin, eta AEBetan dabil orain ikerketa lanetan murgilduta. (Iazko elkarrizketa Mocker'si)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!