Hirumet taldeak aurten lehiaketa ofizialetan erabili dituen bizikletak salgai ipini ditu, tartean Murgoitio abadiñarrarena.
Egoitz Murgoitiok ziklo krosean aurten lortu dituen garaipen handien lekukorik zuzenena izan den bizikleta salgai ipini dute. Horiekin batera, Hiurmet taldeak lehiaketa ofizialetan erabili dituen bizikleta denak erosi daitezke. Prezioak 1.600, 1.700 eta 2.600 eurotakoak dira (gurpilak ez daude sartuta prezioan) muntatu dituen taldearen arabera. Hirumeteko kideen esanetan “material guztia egoera ezinhobean dago, lehiaketetan bakarrik erabili baitira”. Honako e-mailean egin daiteke eskaera: cengo@hotmail.es