Euskadiko txapelketa hasi zuen bezain indartsu amaitu du Murgoitiok

Anboto 2012ko urt. 23a, 13:08

Denboraldiko 13. garaipena lortu du Egoitz Murgoitiok Ispasterren, Euskadiko ziklo-kros txapelketaren azken lasterketan. Asteburuan Munduko Txapelketa lehiatuko du Belgikan.

Denboraldiko 13. garaipena lortu du Egoitz Murgoitiok Ispasterren, Euskadiko ziklo-kros txapelketaren azken lasterketan. Asteburuan Munduko Txapelketa lehiatuko du Belgikan.

Euskadiko ziklo-kros txapelketako azkenengo lasterketa lehiatu dute (guztira 17 lasterketa izan dira) asteburuan Ispasterren. Hasi eta amaitu Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio izan da onena zirkuitu lokaztuan eta bigarren urtez segidan nagusitu da lasterketa horretab. Indarra eta sasoia eskatzen zuten lasterketetan aurten ez du parekorik aurkitu abadiñarrak. Euskadin zortzi garaipen lortu ditu: Karrantza, Muskiz, Ermua, Itsasondo, Elorrio, Asteasu, Laudio eta Ispasterren. Gainerako bost garaipenak estatu mailan eskuratu ditu: Valladolid, Gijon, Navia, Puente Viesgo eta Alcobendasen. Garaipen horiei Espainiako Kopa gehitu behar zaie.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskadiko ziklo kros txapelketa, aldiz, Orbea taldeko Aitor Hernándezek irabazi du; Murgoitio laugarren geratu da eta Orbeako Iñaki Lejarreta berriztarra, aldiz, bosgarren.

Asteburuan Munduko Txapelketa lehiatuko du Egoitz Murgoitiok Belgikan. Estatu mailan denboraldi osoan erakutsitako nagusitasunaren aho zapore gozoari beste gozoki bat gehitzea izango du helburu, onenekin lehiatuz eta lehenengo hamarren artean sailkatzen ahaleginduz.

Durangaldeko beste hainbat txirrindularik ere postu aipagarriak lortu dituzte aurten ziklo-krosean. Emakumeen elite mailan Durangaldeko Beste Alde taldeko Zaloa Trevilla laugarren geratu da eta Bizkaia-Durango taldeko Amaia Martioda bosgarren. Mutilen kadete mailan Beste Alde taldeko Jon Munitxak laugarren postua eskuratu du; gainera lasterketa bat irabazi egin du, Ormaiztegikoa hain zuzen ere. Talde bereko Aritz Hernándezek zortzigarren postua lortu du gazteen mailan.

30 urtetik gorakoen Masterrean  Elorrioko Banan-Banan taldeko Lander Peñak laugarren amaitu du denboraldi amaiera indartsu baten ostean. 50-60 urte arteko Masterrean talde bereko Jesus Mari Alzolari seigarren postua eman dio denboraldi osoan erakutsitako erregulartasunak; lasterketa batean ez beste denetan puntuatu du.

Lorpen horiei guztiei, 23 urtez azpikoan Hirumet taldeko Jonathan Lastrak lortutakoa gehitu behar zaie.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!