Asteburuan Gandian jokatuta Espainiako ziklo-kros txapelketan bigarren amaitu zuen Hirumet taldeko Egoitz Murgoitiok Isaac Suarezen atzetik.
Lehenengo itzulietan erritmo bizia ipini zuen abadiñarrak, baina zirkutua ez zen aurkariak atzean uzteko bezain exigentea. Ondorioz, sprintean erabaki zen txapelketa eta Suarez izan zen azkarrena: “Zirkuituko gauzarik okerrena, hautaketa egiteko ez zela nahikoa gogorra zen”, penatu da Murgoitio: “Beraz, lasterketa irabaztera nentorren arren, ez noa guztiz atsekabetuta. Suarez zoriondu gura dut lortutako garaipenarengatik”. Etorkizunari begira, “Belgikako munduko txapelketan nire mailarik onenean egotea itxaroten dut”.