Kopako egutegia osatzen zuten lau lasterketak irabazi ditu. Azkena, Alcobendasen asteburu honetan.
Alconbendasen lortutako denboraldiko hamaikagarren garaipenak Espainiako Kopa poltsikoratzeko balio izan dio Egoitz Murgoitiori. Kopako osatzen duten lau lasterketak irabazi ditu gainera.
Alcobendasekoak aurreko guztien antza izan zuen. Hasiera-hasieratik nagusi agertu zen abadiñarra eta bakarrik helmugaratu zen inork ezin izan zuelako bere erritmoa mantendu: “Ez nuen uste hainbesteko alderik aterako nuenik zirkuitua teknikoa zelako, bihurgune eta erritmo aldaketa askogaz. Oso pozik nago lasterketagaz”. Espainiako Kopako garaipena “beti nire ondoan daudenei” eskaintzen die Murgoitiok.
23 urtez azpikoan Hirumet taldeko Pablo Rodriguezek hirugarren amaitu du.
Datorren asteburuan Namurren (Belgika) Munduko Kopako hurrengo lasterketa lehiatuko dute.